Zarauzko Udala

2017. URTEKO DIRU-LAGUNTZAK

Parekidetasun departamentuaren 2017. urteko diru-laguntzak emateko oinarri bereziak eta deialdia apirilaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute:

Ondorengo egintzetara bideratutako jarduera, proiektu edo programak egiten dituzten pertsonek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek:

  • Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatu eta bultzatzea eta beren artean dauden desberdintasunak gainditzea.
  • Zarauzko emakumeen asoziazionismoa sustatzea eta erakundeetan nahiz gizarte eta kulturaren alorrean beren partaidetza indartzea.
  • Zarauzko herritarrak eskubide eta aukera berdintasunarekiko sentsibilizatzea eta berdintasun horretaz kontzientziaraztea.
  • Emakumeen parte-hartze aktiboa nahiz emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatzeko jarduerak sustatzen dituzten erakundeen sorrera bultzatzea.
  • Emakumeen aukera berdintasunaren inguruan nahiz beren eskubideen sustapen eta defentsaren alorrean, ikerketa, sentsibilizazio eta dibulgazioko jarduerak egitea.
  • Emakumeen aurkako biolentzia prebenitzera eta desagerraraztera bideratutako jarduerak, biktimen eskubideak defendatzekoak eta horiek beren onera etortzeko eta sozialki normalizatzeko egiten direnak. Jarduera hauek Udalak sustatzen dituen gainerakoen osagarriak izan beharko dira.
  • Erantzukizun pertsonalen, familiarren eta profesionalen arteko kontziliazio-beharraz sentsibilizatzera eta kontziliazio-neurriak sustatzera bideratutako jarduerak egitea.
  • Eremu publikoan zein pribatuan, emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bultzatzera bideratutako beste jarduera batzuk egitea.

Diruz lagunduko dira 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako jarduketak.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 29an amaituko da.

Informazio gehiago: Parekidetasun Departamentua – Zigordia kalea 33, 1. Solairua

943005117 – berdintasuna@zarautz.eus

Erantsitako fitxategiak:

Deialdia

Eranskin guztiak PDF formatoan:

I ERANSKINA-ESKAERA

II ERANSKINA-PROIEKTUA

III ERANSKINA-AURREKONTUA

IV ERANSKINA-ZINPEKO AITORPENA

V ERANSKINA-ZINPEKO AITORPENA

VI ERANSKINA-BAIMENA

VII ERANSKINA-MEMORIA

VIII ERANSKINA-ZURITZEKO GASTUAK

Eranskin guztiak Word formatoan:

I ERANSKINA-ESKAERA

II ERANSKINA-PROIEKTUA

III ERANSKINA-AURREKONTUA

IV ERANSKINA-ZINPEKO AITORPENA

V ERANSKINA-ZINPEKO AITORPENA

VI ERANSKINA-BAIMENA

VII ERANSKINA-MEMORIA

VIII ERANSKINA-ZURITZEKO GASTUAK

 

Zure iritzia:

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: