Zarauzko Udala

Berdintasun Ordenantza

Zarauzko Udaleko Udalbatzarrak 2017ko maiatzaren 25ean egindako oso bilkuran Berdintasun Ordenantza onartu du:

Ordenantza

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko politikak bere lanean txertatzea da herri-administrazioen erronka handienetako bat. Egia da badirela arau eta lege ugari beharrizan horri erantzuteko, baina orobat egia da oztopo gogorrak daudela oraindik alde guztietan gizon eta emakumeentzat bidezkoa eta berdinzalea izango den gizarte bat eraikitzeko behar diren aldaketak egiteko.

Zarauzko Udalak aspaldi agertu zuen bere konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde. Horren erakusle dira, besteak beste, azken urteotan udalerrian onartutako hiru berdintasunerako planak (2004-2007, 2010-2014 eta 2016-2021). Plan horietan daude bilduta Udalaren ekintza-lerro estrategikoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitzako hainbat esparrutan bultzatzeko.

Orain, Ordenantza honen bitartez beste urrats bat ematen du bide horretan, emakumeen eta gizonen berdintasunari goragoko maila bat emanez hala praktikan nola sinbolikoki, eta herrian aplikatuko den berdintasunerako politikaren oinarriak finkatuz.

Berdintasunaren kultura bultzatzea da Ordenantza honen helburua, eta oinarritzat dauka borondate politiko bat herriko errealitatean aldaketak egiteko, baita jarduera-molde berdinzaleak bultzatu eta arautzeko hala administrazio-mailan nola gizarte-mailan.

Zarauzko Udalak Ordenantza honen bidez justizia soziala bultzatzen du, baita gizarte-jasangarritasuna eta zarauztar guztien bizi-kalitatearen hobekuntza ere.

Zure iritzia. Atxikitu

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: