Zarauzko Udala

IX. Emakumezkoen Pala Txapelketa

Ikuskizun ederra atzo Emakumezkoen pala txapelketan

Janire, Itxaso, Ainhoa, Eider, Nahia, Garazi, Idoia eta Maitane
FRONTOI TXIKIKO EMAKUMEZKOEN 9. PALETA TXAPELKETAN garaile izan zareten guztioi:

Orri berri bat margotzen ari zarete! Behin eta berriz pintatzen hasten garen orria. Neska eta emakume izateak behartzen gaitu behin eta berriz historiaren koadernoa berregitera, bersortzera… kasu honetan paleta jokoan aspaldi hasi ginen emakumeok baina orain indar berri batekin hartu nahi izan dugu gure antzinako tradizioa. Emakume haien indarraz, kemenaz eta ausardiaz jaurtitzen ditugu pilotakadak aurrean jartzen zaizkigun oztopo eta pareta guztien aurka.

Gutxiengo bat erakartzen dugula gure ikuskizunetara? Badakigu. Eta badakigu zergatik:
– Kalea emakumearena ez dela sinistarazi nahi izan digutelako.
– Gure gorputza mugimenduan jartzea bekatuarekin lotu nahi izan zutelako.
– Lehiakortasun grina ez dela emakumeona behin eta berriz errepikatu zaigulako.
– Emakumea eta indarra batu ezinak zirela pentsatu arazi nahi izan digutelako…

Eta zuek, hara! Zarautzen, herriaren erdi-erdiko frontoi txiki eta kuttun honetan zuen gorputzak mugimenduan jarri dituzue, lehiatu zarete eta pilota indar betean hormara behin eta berriz jaurtiz ikuskizun paregabea eskaini diguzue.

Frontoi txikian handienak zuek!
Pilotakadak jaurtitzen segi beharra daukagu etenik izango ez duen zirkulu koloretsu bat osatu arte. Hormarik gabeko gizarte parekide osasuntsua lortu arte.

Eskerrik asko denoi eta Zarauzko nesken futbol taldeko kideei sariak ematera etortzeagatik!!

Zarauzko Berdintasun Kontseilua

Zure iritzia:

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: