Zarauzko Udala

Berdintasunari eta Indarkeria Matxistari buruzko Pelikula eta Antzerki Zikloa

Berdintasunari eta indarkeria matxistari buruzko pelikula eta antzerki zikloa antolatu dugu urriko lehen hamabostaldirako.

Lau emanaldik osatuko dute zikloa: Ovarios verdes fritos eta Bi ero diskotekan antzezlanek, eta Arenas de silencio eta Volar pelikulek.

Emanaldi guztiak Modelo aretoan izango dira, 19.00etan.

 

Ovarios verdes fritosLehen emanaldia Ovarios verdes fritos izango da, urriaren 1ean (igandea). Antzezlanean sexuaren gaia ikuspegi ireki batetik azalduko du protagonistak, eta umore probokatzaile eta zuzenarekin tratatuko du, emakumeei euren etiketak baztertzea, euren errebeldia indartzea eta euren transformazio-ahalmena elikatzea planteatuz.

 

 

Arenas de silencio

Bigarren emanaldia trafiko sexualetik bizirik atera diren bi emakumeren bizitzei buruzko Arenas de silencio pelikula izango da, urriak 8an. Pelikula honen zati bat Zarautzen filmatu zen, bertako hondartzan amaitu baitzen film honetako zinemagilearen haurtzaroa eta bertan hasi baitziren bere familiako sekretuak.

 

 

Bi ero diskotekan

Hirugarren emanaldia, Bi ero diskotekan antzezlana izango da, urriak 12an, heldu zein gazteek gozatzeko komedia bikaina: maitasun erromantikoa, kontrol-erlazioen seinaleak, jabetza, jelosia eta teknologia berrien bidezko kontrolak hartzen ditu gaitzat.

 

 

 

Azkenik, laugarren emanaldian, Volar pelikula proiektatuko da. EmakuVolarndek bultzatutako eta aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatutako filma da. Film hau genero indarkeriaren aurkako lan ausart eta konprometitua da eta indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Emanaldi honek itxiko du zikloa, urriaren 15ean.

Zure iritzia:

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: