Zarauzko Udala

XIV. Berdintasunerako gunea

Azaroaren 25ean Emakumeenganko Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zarauzko udaleko Parekidetasun Departamentuak urtero, eta azaroan zehar, berdintasuna Berdintasunerako guneasustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilizazio kanpainak egiten ditu.

Aurten,  gai horiekiko gizonezkoen jarrera aztertu nahi dugu. Orokorrean, gai hau tratatzean, arreta emakumeengan jartzen dugu, baina gizonen papera aztertzea funtzezkoa dela pentsatzen dugu. Gero eta gizon gehiago ahotsa altxatzen ari dira beraien jokaera kolokan jartzeko eta aurrerapausu garrantzitsu ematen ari dira arazo larri honekin bukatzeko.

Gizonek emakumearen ondoan borrokatu behar dutela uste dugu, emakumearen kontrako diskriminazioarekin bukatzeko, berdintasunerantz abiatzeko, eta indarkeriarekin amaitzeko.

Hori dela eta, Zarauzko gizonen berdintasunaren aldeko manifestu bat landu nahi dugu eta manifestu horri atxikitzeko gonbidapena luzatuko diegu gizon zarauztar guztiei.

Eskutitza azaroaren 8an egingo dugu,  Emakunderen XIV. Berdintasuneko Guneko autobus ibiltarian.  Bertan Zarauzko gizonezkoen Berdintasunaren aldeko manifestua  landu eta sinatu nahi dugu, eta hedabideen aurrean aurkeztu. Testuaren lanketa, Gizonduz-eko aditu baten laguntzarekin egingo dugu.  

Animatu eta parte hartu!

Zehaztapenak:

Eguna:  azaroak 8, asteazkena

Lekua: Emakunderen Berdintasun guneko autobus ibiltaria – Malekoian (La Perlako jaitsieran) 

10:00 – 12:00 :  Zarauzko gizonezkoekin berdintasunaren aldeko eskutitza lantzea.  (Gizonduz-eko Mikel Otxotorenak bideratuko du)

12:00:  Eskutitza sinatzea eta atsedenaldia

13:00:  Prentsaurrekoa eskutitza aurkezteko

 

Zure iritzia. Atxikitu

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: