Zarauzko Udala

Diru-laguntzetako oinarri espezifikoak

Parekidetasun departamentuko diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak aldatu behar ditugu. Arrazoiak:

Oinarri hauek 39/2015eko Legera, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, egokitzea.

Diru-kopuruaren banaketa eta kudeaketa hobetzea.

39/2015 Legeak (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), 133. artikuluan jasotzen duen bezala, aldez aurretik kontsulta egin behar da: 

 Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

  1. a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak
  2. b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
  3. c) Arauaren helburuak.
  4. d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Hori dela eta, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute 2018ko urtarrilaren 17tik 31ra.

Oinarri espezifikoak hemen ikus ditzakezu: Oinarri espezifikoak EU

Euskera irizpideak-ERANSKINA I EU

Ekarpenak berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali behar dira.

 

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: