Zarauzko Udala

Diru-laguntzak emateko Ordenantza Orokorra

Parekidetasun departamentuak proposatu du “Zarauzko Udalak eta bere erakunde autonomoek diru-laguntzak emateko Ordenantza Orokor arautzailea” aldatzea, diru-laguntzetako dokumentuetan berdintasun-irizpideak jasotzearren.

Arrazoiak:

2017ko maiatzaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, Udalbatzarrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenantza onartu zuen. Behin betiko testua 2017ko abuztuaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eta 2017ko irailaren 8an sartu da indarrean.

Ordenantzaren hirugarren Xedapen Iragankorretan, Udalaren diru-laguntza guztietan  berdintasun-irizpideak txertatzeko betebeharra ezartzen da, eta horretarako epea zehazten da;

XEDAPEN IRAGANKORRA

Hirugarrena.  Irizpideen aplikazioa diru-laguntza eta hitzarmenei.

1.  Ordenantza hau indarrean sartzen den egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epean, Zarauzko Udaleko organo eskudunek, Parekidetasun Departamentuaren proposamenez, instrukzioak emango dituzte berdintasun-irizpideak txertatzeko diru-laguntzetarako oinarrietan eta deialdietan, baita berdintasun-irizpideak betetzen direla egiaztatzeko prozeduretan ere.    

 

 

Kontsulta publikoa:

39/2015 Legeak (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), 133. artikuluan jasotzen duen bezala, aldez aurretik kontsulta egin behar da: 

Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek antolakunderik ordezkagarrienek .

 

Hori dela eta, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute 2018ko abuztuaren 27tik irailaren 7ra.

Proposatutako aldaketak hemen ikus ditzakezu: Diru-laguntzak-aldaketak

Ekarpenak berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali behar dira.

 

 

 

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: