Zarauzko Udala

Indakeria matxistari buruzko III Jardunaldiak

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN SEME-ALABAK

ZARAUTZ – 2018-11-08

 

Jardunaldiak kartela

 

Indarkeriak sakon-sakoneko eragina dauka hori jasaten duten emakumeen seme-alabengan.

Indarkeria matxista dagoen etxe batean izugarri handitzen dira nahasmenak dituzten adingabeen portzentajeak eta nahasmenon larritasuna: trauma osteko estresa, antsietatea, depresioa, portaera eta gizarte egokitzapeneko arazoak, somatizazioak, herabetasuna…

Adierazitako ondorio eta kalte horiez gain, erasotzaileak askotan adingabeak tresna modura erabiltzen ditu indarkeria egiteko eta amei min emateko. Seme-alaben bidez amak manipulatu eta beldurtu egiten dituzte, panikoa eta mina eragiten dizkiete, eta seme-alabak babesteko izugarrizko ezintasun sentsazioa sortzen diete.

Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketak bisitak etetera behartzen ditu organo judizialak edo, bisitekin jarraitzen badute, adingabeen osotasuna bermatzeko araudi bat aplikatzera.  Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berriak ere gai hau landu eta hobekuntza batzuk sartzen ditu.

Gai hori eztabaidatu eta aztertuko dugu jardunaldi hauetan.

 

EGITARAUA

 

09:15: Aurkezpena

9:30-11:30Genero indarkeria jasan duten amen seme-alabengan indarkeriak dituen ondorioak, eta haurren traumaterapia sistemikoa tratamendu gisa.

Jorge Barudy Labrin: Neuropsikiatra, haurren psikiatra eta familia-terapeuta; aditua da haurren trauman, atxikimenduaren eta erresilientziaren eraikuntzan, eta gurasoen gaitasunak diziplina positiboaren esparruan garatzen.

11:30 -12:00:  Atsedena-kafea

12:00 – 13:00Interakzio psikoterapeutikoa eta sozioedukatiboa, genero indarkeria jasan duten adingabeekin.

Olatz Soldevilla Santamaria: Psikologian lizentziatua. Haurren traumaterapia sistemikoan diplomatua. Arreta goiztiarrean aditua. Prestakuntza dauka Esku-hartze Klinikoan. Psikoterapeuta Berriztu elkartean.

13:30-14:00: Genero indarkeriaren biktima diren neska-mutilak: araudia eta babesa.

Jose Ignacio Alonso Romero: Zuzenbidean lizentziatua, eta haurren eskubideetan aditua Save the Children-eko Sentsibilizazio eta Haurren Politikako Departamentuan.

14:00:  Itxiera

IZEN-EMATEA

Aldez aurreko izen-ematea: (Plaza kopurua mugatuak)

E-mail: berdintasuna@zarautz.eus
943 005 117Captura de pantalla 2015-10-08 a la(s) 08.51.19_content

 

Lekua:  Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6)

https://goo.gl/maps/5VGQhTFqBLn

 

Transporte publikoan etortzen bazara, herriko autobusa har dezakezu (3. linea)  Ordutegia

Urbanoa

 

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: