Zarauzko Udala

Diru-laguntzetako Oinarri Espezifikoak

Parekidetasun Departamentuak diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak aldatzeko asmoa du, arrazoi honengatik:

 

2018ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, Udalbatzarrak erabaki zuen Udalak ematen dituen diru-laguntza guztietan sartu beharreko berdintasun irizpideak onartzea; halaber, berdintasun irizpide horiek jasotzeko, zarauzko udalak diru-laguntzak emateko ordenantza orokor arautzailearen aldaketa onartu zuen.

 

Ondorioz, aldatu egin behar dira Parekidetasun Departamentuko diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak, Ordenantza Orokorrera egokitzeko eta onartutako berdintasun irizpideak sartzeko.

 

Urriaren 13ko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133. artikuluan aurreikusten duen moduan, aldaketa onartu baino lehen kontsulta publiko bat bideratu behar da.

 Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

c) Arauaren helburuak.

d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

 

Hori dela eta, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute 2018ko urriaren 12tik 26ra.

Oinarri espezifikoak hemen ikus ditzakezu: Oinarri espezifikoak 2019 EU

Ekarpenak berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali edo Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu behar dira.

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: