Zarauzko Udala

“Ikusi nahi ez duten begiak” hitzaldia

“Ikusi nahi ez duten begiak” hitzaldia   kartela

Ume baten kontrako sexu-abusu kasu batean izan daitezkeen hutsegiteak

 

Azaroaren 22an 18:30etan  Antoniano aretoan

 

Save The Children elkarteko Jose I. Alonso abokatuak aipatutako ikerketa aurkeztuko du

 

Ikerketa-Euskadiko eranskina eusk

 

Estatuko –Euskadi barne– bost pertsonatik batek sexu-indarkeria motaren bat pairatu du haurtzaroan, horrela frogatzen dute egindako hainbat azterketak, haurrek jasandako sexu-abusuen aurkako Europako Kontseiluaren 2010eko kanpainan jasotako datuek barne. Orain arte eginiko makroinkesta bakarraren arabera, Estatuko biztanleen % 18,9k
abusuak pairatu dituzte (gizonen %15,3k eta emakumeen % 22,5ek)3. Estatistika eztabaidaezin hori ikusita, izaten diren galderak ez dira «Nola gerta liteke? Zerk huts egin du?», baizik eta «Zuzena al da zifra hori? Ez al da esajeratu samarra?». Abusatzaile batzuek ikastetxe edo kirol-zentroetan urte luzez inolako arazorik gabe jarduteko aukera izatearen azken arrazoia, izan ere, inork ere ez duela gertatzen ari dena sinetsi
nahi da, besterik ez.

Euskadin, egin berri duten txosten batek nabarmentzen du haurrek jasandako sexu-abusuen % 2 baino ez direla denbora errealean ezagutzen, hau da, abusuak gertatzen ari diren unean. Horrek gerora ondorio nabarmenak eragiten ditu abusuok pairatzen dituzten haurrengan.

Informazio gehiago:  https://www.savethechildren.es/publicaciones/ojos-que-no-quieren-ver?fbclid=IwAR0ZMuMoZJNKeCwgqYRsas915LDLKJww-H1Xk7fZnXmXeSmB-FcyV015aF4

 

 

 

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: