Zarauzko Udala

Kale berrien izenak

Izengabea

 

KALE BERRIEN IZENAK PROPOSATZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

Zarauzko Udalak Salberdinen eta Errotaberri industriagunean sortuko diren kale berrien izenak proposatzeko parte hartze prozesua deitu du.

Alde batetik, Salberdinen etxebizitzak eraikitzeko eta gunea berrantolatzeko lanei ekin dio; izan ere, eremu horretan hainbat kale, bide publiko eta plaza berri sortuko dira, eta izendapen berriak egin beharko dira.

Beste aldetik, Errotaberri industrialdea eraberritzeko lanetan ari direla eta, gune horretan ere hiru kale berri eratuko dira.

Bi eremu horietan, Udalak zarauztarrei aukera emango die bertako hainbat kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Hain zuzen ere, Salberdinen sortutako 4 plaza, oinezko kale berri bat eta parke bat izendatu behar dira, eta, Errotaberrin, 4 kale berri eta desagertzen den kale baten izena bertan behera uztea.

Salberdin inguruan (ikus Salberdin planoa)
 (1) parkea izendatu behar da
 (2), (3), (5) eta (6) plaza izendatzea
 (4) oinezko kale izendatzea

Errotaberri industriagunea (ikus Errotaberri planoa)
 (1), (2) eta (3) kale izendatzea
 Desagertuko den (A) kalea: kale-izendegiko izena bertan behera uztea erabaki behar da. Agian, kale berri bat izendatzeko erabil daiteke.

Ekarpenak egiteko epea: abenduaren 10etik abenduaren 30era.

Proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira kaleizendegia@zarautz.eus helbidera edo idatziz aurkeztu, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29).

Horretarako, proposamenaren egilearen identifikazioa (erroldatuta egon behar dira eta 16 urtetik gorakoak), proposatutako izena eta horren azalpena edo jatorria adierazi behar ditu.

Herritarrek proposatutako izenek ondorengo ezaugarri hauekin zerikusia izango dute:

 Jatorriz guneak zuen erabilerarekin edo izaerarekin: zelaia, erreka, garbitegia…

 Aurrez bertan zegoen elementuaren izenarekin: baserria, zuhaitza…

Parekidetasuna lantze aldera, emakumeen izenekin bereizketa positiboa sustatuko da Berdintasun Kontseiluak egindako azterketa lana kontuan hartuta.

Hemen ikusi:

Berdintasun kontseiluaren proposamena

Berdintasun kontseilua-eranskina

 

Izendapenak bildu ostean, Herritarren Informazio batzordeak izen horiek aztertu eta zerrenda bat prestatuko du. Izan ere, hori izango da Zarauzko bi eremutako kale, bide publiko eta plazei izen berriak emateko Zarauzko Udalbatzak erabiliko duen oinarria.

2 Responses to “Kale berrien izenak”

  1. Maite Lizartza

    Nire proposamena Miren Etxabe, LAU UXO, ikasteko, idazteko, antzerkia egin eta libre bizitzeko egin zuen de borrokagatik

    Atsegin dut

    Erantzun

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: