Logotipo lehiaketa Emakumeen* etxea
Zarauzko udaleko Parekidetasun departamentuak logotipo lehiaketa deitu du Emakumeen* Etxeko logotipoaren diseinua aukeratzeko.
Lehiaketaren helburua da Zarauzko EMAKUMEEN* ETXEAren irudi izango den logotiporako sormen-diseinu bat hautatzea.
EMAKUMEEN* ETXEA kokatuko den eraikinaren kanpoaldean jarriko da hautatutako logotipoa (Nafarroa kalea 3 – lehengo Turismo Bulegoa), eta euskarri hauetan ere erabiliko da: sustapen-materiala, iragarki-kartelak, foiletoak, argitalpenak, produktuak eta merchandisinga, papertegiko materiala, etab.
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik.
Lanak aurkezteko epea hau izango da: 2019ko otsailaren 1etik 15era
Saria: 800 euro
Lehiaketaren oinarriak deskargatu
Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri