Zarauzko Udala

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da.

Hori dela eta, Zarauzko udaleko Parekidetasun Departamentuak urtero, eta azaroan zehar, berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilizazio kanpainak egiten ditu.

Hemen aurten antolatu ditugun ekitaldien egitaraua:

ZARAUT VERTICAL.pdf

AZAROAK 8:

Gaueko 22:00tan. Modelo Aretoan.

“El Sexto Sentido” antzezlana. Sarrera 8 €.

(gazteleraz)

 

 

AZAROAK 20:

Indarkeria matxistari buruzko IV. Jardunaldiak:

Kartela

INDARKERIA MATXISTAREN TRATAMENDU MEDIATIKOA

¿INDARKERIA BULTZATZEN ARI OTE GARA…?

Zientzia sozialek frogatu dute komunikabideek eta sare sozialek oso eragin handia dutela gizartearen jarrera eta jokabideetan.

Funtsezkoak dira informazioaren transmisioan eta iritzi sortzaile modura. Beren mezuak zabaltzeko moduak berdintasunezko kultura eta kultura parekidea bultzatu dezake zenbait kasutan, edo beste zenbaitetan, kultura hegemoniko eta heteropatriarkala sostengatu.

Indarkeria matxistarekin lotutako berriek desberdintasun-egoera salatu beharko lukete, emakumeen aurkako indarkeria guztiz arbuiatu, eta horrelako indarkeria desagerrarazteko konpromiso etiko eta soziala izan.

Hala ere, erasotzailearen erantzukizuna lausotu edo ezkutatzen duten titularrak edo biktima bera erruduntzat jotzen laguntzen dutenak agertzen dira oraindik ere. Sareetan eta whatsapp bidez mezu matxistak, agresioen bideoak, … partekatzen dira.

Horrelako indarkeria desagerraraztearekin konprometitutako informazioak lagundu egin beharko luke kritika kolektiboa eta soziala bultzatzen eta berdintasunaren aldeko iritziak sortzen.

Jardunaldi hauetan gai horiek eztabaidatu eta aztertuko ditugu.

 

AZAROAK 25:  LANKU. BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI

Modelo aretoan. Bakarrizketa. “Bakean dagoena bakean utzi”

Sarrera doan da.

Azaroak 25ean, arratsaldeko 18:00tan, banatuko dira sarrerak.

 

 

AZAROAK 25:

Ikastetxeekin, TRATU ONEKIN DANTZAN EGITASMOA elkarteratzea eta kalejira, goizean zehar.

 

 

KARTELA5_urriak24

Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Basic HTML is allowed. Your email address will not be published.

Subscribe to this comment feed via RSS

%d bloggers like this: