Zarauzko Udala

Gure barruko neskatila onartzea

Gure barruko neskatila onartzeak esan nahi du maitasun harreman bat hasten (edo jarraitzen) dugula geure buruarekin. Gure barruko neskatilak adierazten du emakume bakoitzak bere iragana, historia eta biografia duela bere baitan, eta horrek baldintzatu egiten duela bakoitzak hortik aurrera eraiki duen kontakizuna.

 

Gure baitan dagoen alde horrekin harremanetan jartzen bagara, geure buruari eta geure harremanei buruzko emozioak eta sinesmenak eguneratu egingo ditugu. Gure berezko izaera berregingo dugu, maskarak kenduko ditugu eta baztertzen ikasi genituen gauza horiek berreskuratuko ditugu. Geure burua zaintzen ikasiko dugu, eta emakume bakoitzaren integrazioa eta osasuna bultzatuko ditugu.

 

1

 

Hezitzailea: Patricia Verdés Giménez

Egutegia: Astelehenetan, urtarrilaren 28tik martxoaren 4ra

Ordutegia: 18:00 – 20:30

Hizkuntza:  gaztelania

Lekua: DYAko lokalean (Iturribide 12-14)

Matrikula: 15 €

 

Izengabea

%d bloggers like this: