Zarauzko Udala

Asertibitatea eta ahalduntzea

Komunikazioaren bidez harremanetan jartzen gara beste pertsona batzuekin; esaten dugunaren eta ezkutatzen dugunaren bidez definitzen ditugu erlazioak; geure burua baieztatzeko gune bat ere bada.

Tailer honetan ondorengo gaiei buruzko gogoeta egingo dugu: komunikatzen nola ikasi dugun, gure estiloa zein den, hitzaren mailan zer egiten utzi izan diguten. Ulertuko dugu nondik datozen gure aukerak murrizten dituzten muga horiek, eta gure komunikatzeko eran barruko zein aginduk jarduten duen.

Eraginkortasunez komunikatzeko tresna berriak ikasiko ditugu, eta horrela lortuko dugu gure autoestimua eta geure buruarekiko konfiantza handitzen.

 

images

Hezitzailea: Pepa Bojó Ballester

Egutegia: Asteazkenetan, urriaren 3tik abenduaren 19ra

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza:  gaztelaniaz

Lekua: DYAren lokala (Iturribide 12-14)

Matrikula: 15 €

Izengabea

%d bloggers like this: