Zarauzko Udala

Autodefentsa

Izengabea

 

Bideratzailea: Emagin elkarteaemagin-crop

Hizkuntza: Euskaraz

Egutegia:  2018ko martxoaren 17an

Ordutegia: 09:30-13:30 / 16:00-20:00

Tokia: Kiroldegia

Matrikula: 10€

 

Zergatik DEFENTSA: Egunero jasaten ditugun eraso sexisten aurrean erantzun bat emateko!

Zergatik AUTO: Gu geu gai garelako!

Zergatik FEMINISTA: Balio justuagoetan oinarritutako harremanak lantzen dituelako!

 

Helburuak:

  • Emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientzia ezberdinak partekatu eta iritzi trukaketa egitea.
  • Indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea.
  • Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakontzea. Bai indibidualki martxan jarri beharrekoak eta baita kolektiboki eraiki beharreko erantzun, dinamika, alternatibak pentsatu. Nola ekin?

 

Metodologia:    Tailer honek 2 zati izango ditu.

  1. Alde teorikoa: Autoestimua lantzeko teknikak landuko dira. Gure baitan dauden indar eta baliabideaz kargu egiteko, hurrengo puntuak landuko dira:
  • Zer diren eraso sexistak? Nola Pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak horren aurrean?
  • Beldurra. Noiz sentitzen dugu? Nola egin aurre?

 

  1. Alde fisikoa: Teknika psikologikoek barnearazi diguten segurtasuna indartuko duten teknika errazak eta eraginkorrak. Erantzun zuzenak eta zehatzak irakatsiko dira. Oinarrizko teknika fisikoak praktikan ipini:
  • Atakea
  • Defentsa
  • Askatze teknikak…..

 

%d bloggers like this: