Autoestimua

 

izengabea

 

Hezitzailea:

Nora Urkitza Azpeitia. Psikologoa eta Psikoterapeuta humanista

Hizkuntza: Euskaraz

1

Egutegia: Asteaskenetan, 2017ko urtarrilaren 18tik maiatzaren 10era

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Etxezabala-behea-Kale Nagusia 29

Matrikula: 20€

 

 

 

Autoestimua norbere buruaren onarpen-sentimendua da, eta autokonfidantzarekin eta autoebaluazioarekin estuki lotuta dago. Norberaren irudiaren eta pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduen arteko koherentzia oinarrizkoa da, norberak bere burua desiratutako norabidean garatzen ari dela sentitzeko, hau da, norbera bere buruarekin gustura sentitzeko.

 

Ikastaro honetan, Gestalt teknikaren eta ariketa ezberdinen bitartez, autoestimuaren barnean dauden kontzeptu ugari landuko ditugu. Pertsonak orain eta hemen bizi dituen egoeretan oinarritzen da terapia humanista mota hau, horrela gure pentsamenduez, emozioez eta gure gorputzak sentitzen duenaz jabetzeko.
Horretarako, norbere egoeraren kontzientzian, esperientzietan eta besteekiko hartu emanean oinarrituko gara. Helburua norbere burua hobeto ezagutzea da, ditugun beharrizanak identifikatzeko eta horiek landu ahal izateko.
Metodologia:

Tailer dinamikoa izango da, parte-hartzaileen inplikazioa sustatuko dugu, taldeko edo binakako ariketak eginez.

abrazo-corazon

 

Helburuak:

– Norbere burua hobeto ezagutzea, ditugun beharrizanak identifikatzeko eta horiek landu ahal izateko.

– Pentsamenduez, emozioez eta gure gorputzak sentitzen duenaz jabetzea.

– Norbere autoirudia, autokontzeptua, bizitzako grinak, etorkizunarekiko ikuspegia, besteari eskaintzeko daukaguna, norbere burua zigortzeko joera…. ezagutzea.

– Norbere burua maitatzen eta errespetatzen ikastea.

– Norbere buruarekin ondo eta gustura sentitzea.