Zarauzko Udala

Brikolajea eta pintura

Izengabea

 

Bideratzailea: Oteitza Lizeo Politeknikoa

Hizkuntza: Euskaraz

Egutegia:  Astearteetan, otsailaren 20tik martxoaren 20ra

Ordutegia: 15:30 – 18:00

Tokia: Oteitza Lizeo Politeknikoa

Matrikula: 15€

 

Helburuak:

Tailer honetan etxeko konponketa txikiak nola egin ikasiko dugu. Etxean sortzen diren matxura eta arazo txikiak konpontzeko beharrezkoak diren oinarrizko material eta erremintak ezagutuko ditugu, eta ondoren praktikan jarriko ditugu.

 bricolaje1

 

Edukiak:

  •  Koadro eta baldak paretan zintzilikatzea (markatu, zulatu, nibelatu eta lotu).

 

  • Ateak eta leihoak: garbiketa eta mantentze-lanak (bisagrak). Sarrailak desmuntatu, olioztatu eta muntatu. Sarrailak aldatu.

 

  • Armairuetako baldak muntatu, lekuz aldatu edo gehitu. Armairuko ateen bisagrak eta heldulekuak aldatu eta egokitu.

 

  • Paretako pitzadurak konpondu: garbitu eta pikatu, betelanak egin, leundu eta margotu. Pintura motak, erabilerak eta garbiketak. Pintura kopurua eta neurriak.

 

 

 

 

 

 

%d bloggers like this: