Zarauzko Udala

Denboraren kudeaketa

 

Zeregin eta denboraren kudeaketa eraginkorra

 Izengabea

 

Bideratzailea: Nerea Redondo Otamendi

Hizkuntza: Euskaraz

Egutegia:  Ostegunetan, apirilaren 12tik maiatzaren 3ra

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Tokia: DYAko lokala (Iturribide 12-14)

Matrikula: 10€

 

nerearedondo

 

Bizitzan, lanean… askotan arrastaka eramaten dugun sentsazioa da egun osoa presaka pasatzen dugula. Eta askotan sentsazioa baino, errealitate baten aurrean egongo gara.

 

“Hau egin nahi nuke, baina orain ez da momentua; beste hau egitea gustatuko litzaidake, baina ez daukat denborarik; arazo desberdinak sortzen dira, eta aurre egin behar diet; edo egun osoa lanean eman eta ezer egin ez izanaren sentsazioarekin noa etxera.”

 

Tailer honetan gai hauei buruzko hausnarketa egiteko aukera edukiko duzu. Bertan, ideia argi batzuk aterako ditugu (aurrera begira era sinple batean aplikatu ahalko dituzunak), eginbeharren eta denboraren arteko harremana era eraginkorrean kudeatu ahal izateko.

 

 

%d bloggers like this: