Diru-laguntzak – 2018. urtea

 

 2018. urtean diru-laguntzak emateko deialdia

Parekidetasun departamentuaren 2018. urteko diru-laguntzak emateko oinarri bereziak eta deialdia apirilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Deialdi honen helburua da Berdintasun Departamentuak era estrukturalean garatzen dituen jarduera, programa eta proiektuen osagarri direnak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei edo elkarteei norgehiagoka araubidez emango zaizkien diru-laguntzen prozedura arautzea, bikoiztasunak berariaz saihestuz. Adibidez, honako hauek:

  • Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatu eta bultzatzea eta haien arteko desberdintasunak gainditzea.
  • Zarauzko emakumeen asoziazionismoa sustatzea eta sare instituzional, sozial eta kulturalean haien parte-hartzea indartzea.
  • Zarauzko herritarrak eskubide eta aukera berdintasunaren arloan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
  • Emakumeen parte-hartze aktiboa nahiz emakumeen eta gizonen arteko aukera- berdintasuna bultzatzeko jarduerak sustatzen dituzten erakundeen sorrera bultzatzea.
  • Ikerketa, sentsibilizazio eta dibulgazioko jarduerak egitea, aukera berdintasunaren inguruan eta emakumeen eskubideen sustapen eta defentsaren alorrean.
  • Emakumeen aurkako biolentzia prebenitzeko eta desagerrarazteko, biktimen eskubideak defendatzeko eta horien susperraldi pertsonala eta normalizazio soziala bultzatzeko jarduerak egitea. Udalak sustatzen dituen jardueren osagarri izango dira jarduera horiek.
  • Erantzukizun pertsonalen, familiarren eta profesionalen arteko kontziliazioaren beharraz sentsibilizatzeko eta kontziliazio-neurriak sustatzeko jarduerak egitea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera-berdintasuna bultzatzeko beste jarduera batzuk egitea.

Deskribatutako jarduerak eta/edo ekintzak diruz lagundu ahal izateko, ekintzok ez zaizkie elkarte edo erakunde sustatzailearen kideei bakarrik zuzenduko.

Diruz lagunduko dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako jarduketak.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 21ean amaituko da.

Informazio gehiago:
Parekidetasun Departamentua – Zigordia kalea 33, 1. Solairua

943005117 – berdintasuna@zarautz.eus

 

Erantsitako fitxategiak:

GAOn iragarkia

Eranskinak:

Eskaera:  I ERANSKINA-ESKAERA;  II ERANSKINA-PROIEKTUA;  III ERANSKINA-AURREKONTUA;  IV ERANSKINA-ZINPEKO AITORPENA;  V ERANSKINA-ZINPEKO AITORPENA;  VI ERANSKINA-BAIMENA;  

Diru-laguntza justifikatzeko:  VII ERANSKINA-MEMORIA;  VIII ERANSKINA-ZURITZEKO GASTUAK; IX ERANSKINA- DIRU-LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO DOKUMENTU BAIMENDUEN ZERRENDA