Zarauzko Udala

Ekonomia Feminista

 Izengabea1

 

Bideratzailea: Emagin elkartea – Usuri Aboitiz Hidalgo

Hizkuntza: Euskaraz2-crop

Egutegia:  Astearteetan, urtarrilaren 16tik otsailaren 6ra

Ordutegia: 15:30 – 18:00

Tokia: DYAko lokala (Iturribide 12-14)

Matrikula: 10€

 

Krisi testuinguru honetan, genero-ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feministaren tailer honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz gain, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen diren ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emateko tailerra dugu hau.

 

Helburuak:

  • Ekonomiaz jabetzea, eztabaida teknikoa izatetik eztabaida politikora salto egitea.
  • Gure buruak eta gorputzak sistema ekonomiko honetan aurkitzea.
  • Kapitalismoaren eta heteropatriarkatuaren arteko loturaz hausnartzea.
  • Ekonomian dugun papelaz jabetu eta ahalduntzea, batez ere krisi testuinguru honetan.
  • Bizitzaren iraunkortasunaren proposamena jaso eta bizitza zentroan jartzeko lehenengo pausuak ematea.

 

Metodologia:

Saio teoriko praktikoak izango dira. Bakarkako ariketa praktikoak, taldeko ariketak eta eztabaidetan oinarritzen da tailerra.

 

%d bloggers like this: