Emakume zaintzaileak

ETA ZU NORK ZAINTZEN ZAITU?

izengabea

 

Bideratzailea:
Pepa Bojó Ballester. Psikologoa, psikoterapeuta eta sexu-terapeuta. Emakupepa-argazkiameen Jabetze Eskoletan prestatzailea.

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Egutegia:
Ostegunetan, 2017ko martxoaren 9tik maiatzaren 25era

Ordutegia: 10:00-14:00

Lekua: Etxezabala – beheko solairua (Kale Nagusia 29)

Matrikula: 15€

 

Zaintza beti egon da emakumeen eskuetan. Horrek maila fisiko eta mentalean ondorioak ekartzeaz gain, bizitzako rola eta genero-identitatea ere baldintzatu eta osatu egin ditu, eta horrek harremanetan eta gizartean posizio jakin bat sortu du. Eta posizio horrek diskriminazioa eta desberdintasunak eragiten ditu.
Zaintzaren ideia identitate femeninoaren eraikuntzaren oinarrian dago.

Zaintzaz daukagun idela, nola egin behar den, nork egin behar duen… genero ikuspegiaz betetako irudi eta eredu kulturalen ondorio dira. Zaintzaren ideiaren inguruan eraikitzen da identitate femeninoa. Eta horregatik, beharra daukan pertsonaren, eta noski, zaintzailearen zainketa hobea ekar lezakeen bestelako neurririk hartzea zaila egiten zaigu.

 

Metodologia:

Ikastaro honetan metodologia teorikoarekin eta bakoitzaren bizipenekin lan egingo dugu, emozioak, mina, beldurrak… adierazten lagunduko digu horrek. Gainera, gure ongizate fisikoa eta mentala hobetzen lagunduko diguten teknika ezberdinak praktikatuko ditugu.

2

 

Helburuak:

– Zaintzak identitate eta subjektibitate femeninoa nola baldintzatzen dituen ulertzea

– Barneratutako usteak eta ereduak eta horien ondorioak ezagutzea

– Rolak eta sinesmenak aldatzea: zaintzarako formula propioak aurkitzea

– Laguntza emozionala emango dizun espazioa bat edukitzea

– Nork bere burua zaintzeko beharraz konturatzea, eta hobeto sentitzeko eta bizitza-kalitatea hobetzeko estrategiak lantzea