Zarauzko Udala

Emakumeak eta umorea

Umorea ezinbestekoa da ondo bizitzeko. Eta gehienetan oso atsegina da barre egitea.

Zerk eragiten digu irribarrea? Zerk algara?

Geure buruaz barre egitea oso osasuntsua da, baina zer sentitzen dugu beste norbaitek guri barre egiten digunean? Dena onargarria al da? Eta gu umore-sortzaile al gara? Zenbat emakume komediante daude? Zenbat pertsona komiko?

Lan-talde honetan hori guztia aztertuko dugu: emakumea umore-objektu gisa, umore-hartzaile gisa, umore-sortzaile gisa…

 

Hezitzailea: Beatriz Egizabal Ollokiegi

Egutegia: Ostegunak, maiatzaren 2tik 16ra

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: euskaraz

Lekua: Emakumeen etxea

Matrikula: 10 €

Izengabea1

 

 

%d bloggers like this: