Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

Azaroak 25 Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da.

Hori dela eta, Zarauzko udaleko Parekidetasun Departamentuak urtero, eta azaroan zehar, berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilizazio kanpainak egiten ditu.

Aurten, gai horiekiko gizonezkoen jarrera aztertu nahi dugu. Orokorrean, gai hau tratatzean, arreta emakumeengan jartzen dugu, baina gizonen papera aztertzea funtzezkoa dela pentsatzen dugu. Gero eta gizon gehiago ahotsa altxatzen ari dira beraien jokaera kolokan jartzeko eta aurrerapausu garrantzitsu ematen ari dira arazo larri honekin bukatzeko.

Gizonek emakumearen ondoan borrokatu behar dutela uste dugu, emakumearen kontrako diskriminazioarekin bukatzeko, berdintasunerantz abiatzeko, eta indarkeriarekin amaitzeko.

Hemen aurten antolatu ditugun ekitaldien egitaraua:

 

 

Azaroak 8:Berdintasunerako gunea

Azaroaren 8an, Emakunderen XIV. Berdintasunerako guneko autobus ibiltarian, Zarauzko gizonezkoen Berdintasunaren aldeko “Gu ere bai” manifestua landu dute herriko hainbat gizonek.

 

 

Azaroak 23:

Indarkeria matxistari buruzko II Jardunaldiak: “Gizonezkoen inplikazioa aztergai”

Aurtengoan gizonezkoek gai horien aurrean erakusten duten jarrerari buruz hausnartuko dugu. A3_KARTELA

Normalean, gai hori aztertzen dugunean, arreta emakumeengan jartzen dugu, baina gizonen egitekoa aztertzea ere funtsezkoa dela pentsatzen dugu. Gero eta gizon gehiagok hartzen du hitza beren jokaera zalantzan jartzeko, eta aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari dira arazo larri hau konpontzeko.

Hori dela eta, berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan gizonezkoen inplikazioa eztabaidan jarri nahi dugu.

Egitaraua deskargatu

Gizon taldeak: mahai-ingurua hemen ikusgai

 

Azaroak 25: “Tratu onekin dantzan”

Hezkidetza Foroak antolatuta, herriko ikastetxeetan indarkeriaren aurkako mezuak koloretako zinta-dantzan jarri eta dantzaz jantzi dituzte, halakorik gehiago gerta ez dadin!

 

Azaroak 23 eta 25: Antzerki emanaldiak

23844957_1740169955994370_4190599932377343282_n