Zarauzko Udala

Estresa eta norbere buruaren zaintza

Eginbehar ugari edukitzearekin, egoera zailei aurre egitearekin eta halakoekin lotu ohi dugu estresa, kanpoko egoeren erreakzio bezala. Bada, ordea, barnetik sortzen den estresa ere, pentsamenduak eta emozioak desbideratzen direnean edo norbere izatearen berezko bidea eta bizitzak hartu duena elkarrengandik urruntzen doazenean.

Neurri batean, beharrezkotzat hartzen da estresa, betiere, esperientzia horietatik doiketak egiteko eta ikaskuntza-prozesuak aktibatzeko balioko duelakoan (estres ona). Eta zer egin egokitzeko balio ez duen beste estres horrekin (estres txarra)?

Jarduera erabat praktikoa izango da; parte-hartzaileek, saioz saio, lanketa pertsonalean barneratzeko proposamenak jasoko dituzte, ahal den heinean, progresio batean aritzeko.

 

1

 

Hezitzailea: Karmele Gurrutxaga

Egutegia: Ostegunetan, urriaren 4tik abenduaren 20ra

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza:  euskaraz

Lekua: DYAren lokala (Iturribide 12-14)

Matrikula: 15 €

Izengabea.jpg

 

%d bloggers like this: