Gure sentimenduak

Gure sentimenduak landuz, geure burua onartu

izengabea

 

Bideratzailea:
Nerea Redondo Otamendia.png
Psikologoa eta Choaching-en aditua

Hizkuntza: Euskaraz

Egutegia:
Astearteetan, 2017ko urtarrilaren 17tik maiatzaren 9ra

Ordutegia: 15:00-16:30

Lekua: Etxezabala – beheko solairua (Kale Nagusia 29)

Matrikula: 20€

 

Sentimendu onak eta txarrak al daude? Zer egiten dugu lehenago, pentsatu edo sentitu? Guztiok berdin sentitzen al dugu? Nola jakin zer sentitzen duen besteak? Nola bizi sentimendu desberdinekin? Nola garatu nire hizkuntza emozionala?

Zenbat galdera! Askotan, gure erreakzioen edo besteen jarreren ondorioz sortzen dira liskarrak, ezinegonak edo gaizkiulertuak. Egoera horietan bakoitzak sentitzen duenaren arabera, eta sentimendu horien kudeaketaren arabera, bizipenak era batekoak edo bestekoak izango dira.

Ikastaro honetan, emozioak ezagutu eta identifikatzen ikasteko aukera edukiko dugu. Eta emozio horiek guztiak, bai gureak, eta baita beste pertsonenak ere, gure alde jartzeko aukera ere aztertuko dugu, aldaketarako eta garapen pertsonalerako aukera bihurtuz.

b

 

Metodologia:

Saioak praktikoak izango dira, banakako eta taldeko ariketak egingo ditugu, bakoitzak hausnarketarako eta aldaketarako tartea eduki dezan. Inor behartu gabe, noski!

Helburuak:

• Emozio desberdinak identifikatzea
• Sentitzen dugunari izena jartzen ikastea
• Egoera berdin batean emozio desberdinak senti ditzakegula ohartzea
• Emozio desberdinek sorrarazten dizkiguten seinale fisikoak identifikatzea
• Desberdinak izateak aberastu egiten gaituela ohartzea…