Hezkidetza Foroa

Hezkidetza Foroa 2016. urtean sortu zen Zarauzko Berritzeguneak bultzatuta.

Foroan parte hartzen dugu:  Berritzeguneak, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako udaletxeek eta ikastetxe guztiek.

índice

 

 

Helburu nagusia:  Elkarrekin eta modu bateratuan hezkuntza komunitateak berdintasuna, indarkeria matxistaren eta fobiaren prebentzioa lantzea eta ikustaraztea da.

 

Justifikazioa:

Gaiak merezi du elkarrekin ere helburu batzuk arrera eramatea: ikasleak hezteaz gain, herritarrak ere hezten dihardugu.

Bat eginaz esfortsua arintzen da

 

Urtean zehar ekitaldi bateratuak egiten ditugu egun hauetan:

  • Marxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
  • Maiatzak 17, LGTBI Kolektiboarekiko Fobiaren Aurkako Eguna
  • Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

 

Egun hauen inguruan, ikastetxeetan gaia lantzen dute, Foroan adostutako material didaktikoa erabiliz.  Bestalde, egun horietan gaia ikustarazteko ekitaldi bateratuak bideratzen ditugu:

 

Martxoak 8:

  • Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
  • Giza katea herriko kaleetan eta agerraldia: adostutako manifestua irakurri eta bertsoak abestu.
  • Bandera moreak ikastetxeetan eskegi

This slideshow requires JavaScript.

 

Maiatzak 17:

  • Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
  • Ortzadarraren pankarta eskegi ikastetxeetan, “Naizena naizela onartua” lelopean.
  • Ikastetxeko elementuren bat ortzadarraren koloreekin margotu.

This slideshow requires JavaScript.

 

Azaroak 25:

  • Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
  • Tratu onen zuhaitza; Zuhaitz eredua ardatz hartuta, indarkeriaren aurkako eta tratu onen aldeko mezuak koloretako zinta-dantzan jarri eta dantzatu.
  • Puntu lila ikastetxeean eta etxeetako leihoetan jarri

 

This slideshow requires JavaScript.