Hiri debekatuaren mapa

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak, 2012ko ekaina-2013ko otsaila epealdian, Hiri debekaturaren mapa egituratzeko prozesua bideratu zuen.  Ikerketa Elhuyar-Hiria Kolektiboak bideratu zuen eta herritar askok parte hartu zuten antolatutako tailerretan.

Proiektu hau gauzatzearen arrazoi nagusia Zarauzko hiri-antolamenduak genero harremanak nola baldintzatzen dituen aztertzeko beharrean datza, besteak beste, hobetu beharreko guneak identifikatu eta hauen inguruko irtenbideak landu nahi zirelako.

 

Aztertutako eremuak:

  1. Ekipamendu publikoen sarea 3

 

2. Espazio publikoen sarea

 

3. Mugikortasuna

6

 

4. Libre ibiltzeko askatasuna

7

 

Ikerketaren ondorio nagusiak:

Zarauzko eguneroko bizitzaren ikuspegiko hirigintza diagnostiko honen azterketa orokorra egiterakoan, MUGIKORTASUNA izan da herrian identifikatu den arazo larrienetako. Gai hau delarik libre ibiltzeko askatasuna eta segurtasunaren inguruko arazo ugariren jatorria.

 

Hemen azterketa honetan identifikatutako ondorio nagusiak:

1] Oinezko eta bizikleten mugikortasun segurua bermatzen duen sare jarrairik eza.

2] Hiri trama jarrai ezak, hainbat auzo loturarik gabe uztea.

3] Errepide nazionala eta trenbidea zeharkatu ahal izateko ibilbide seguruen beharra.

4] Erabilera bakarreko guneak. “Zooninga”: zenbait ordutan hutsik geratzen diren inguruak.

 

TXOSTEN osoa hemen:   Txostena

Planoak:

04-mugikortasuna01-libre-ibiltzeko-askatasuna02-espazio-publikoa03-ekipamendua