Zarauzko Udala

Indarkeria matxistari buruzko II. Jardunaldiak

“GIZONEZKOEN INPLIKAZIOA AZTERGAI”

2017-11-23

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Aurtengoan gizonezkoek gai horien aurrean erakusten duten jarrerari buruz hausnartuko dugu. A3_KARTELA

Normalean, gai hori aztertzen dugunean, arreta emakumeengan jartzen dugu, baina gizonen egitekoa aztertzea ere funtsezkoa dela pentsatzen dugu. Gero eta gizon gehiagok hartzen du hitza beren jokaera zalantzan jartzeko, eta aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari dira arazo larri hau konpontzeko.

Uste dugu gizonek ere emakumeen ondoan borrokatu behar dutela emakumearen kontrako diskriminazioa bukatzeko, berdintasuna erdiesteko, eta indarkeria matxista amaitzeko.

Hori dela eta, berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan gizonezkoen inplikazioa eztabaidan jarri nahi dugu.

Egitaraua

IZEN EMATEA

EGITARAUA

09:45 – 10:00: Aurkezpena

10:00 – 11:00: Gizonen ardura berdintasunaren eraikuntzan

Mikel Otxotorena  – euskaraz

11:00 – 11:30: Atsedena

11:30 – 12:30: Mikromatxismoa eta indarkeria sinbolikoa

Jone Gurrea (Sortzen) – euskaraz

12:30 – 13:30: Terapia gizon erasotzaileekin.

Jorge Freundenthal eta Teresa Peña  (GAKOA programa) – gazteleraz

 

13:30 – 16:00 Atsedena

 

16:00-17:30: Mahai-ingurua.  EAEko gizon taldeak.  Bilakaera. Aurrerantzean zer? 

Ermuako Zipristintzen gizon taldea;  Bilboko Piper Txuriak gizon taldea;– Zarauzko Toka gizon taldea

Dinamizatzailea:  Idoia Eizmendi   –   gazteleraz

17:30-18:00 Ondorioak:  Etorkizunerako erronkak eta lan-ildoak.

18:00: Berdintasunaren alde Zarauzko gizonezkoek egindako manifestuaren aurkezpena

19:00 “Emakume bakarra” antzezlana

Antoniano aretoan.  Sarrera irekia

 

 

OHARRA:  Itzulpen zerbitzua egongo da

Jardunaldiak Alameda Hotelean izango dira  (Seitximeneta kalea 4, ZARAUTZ)

Sarrera doan

 

Aldez aurreko izen-ematea (Plaza kopurua mugatua)

On line:  www.berdintasunazarautz.wordspress.com

Aurrez aurre:  Parekidetasun Departamentua

Zigordia 33, 1. Solairua   –  943005117 –  berdintasuna@zarautz.eus

%d bloggers like this: