Indarkeria matxistari buruzko IV. Jardunaldiak

                          INDARKERIA MATXISTAREN TRATAMENDU MEDIATIKOA

                                        INDARKERIA BULTZATZEN ARI OTE GARA…?

              ZARAUTZ – 2019-11-20

 

IZEN-EMATEA

 

 Zientzia sozialek frogatu dute komunikabideek eta sare sozialek oso eragin handia dutela gizartearen jarrera eta jokabideetan.

Funtsezkoak dira informazioaren transmisioan eta iritzi sortzaile modura. Beren mezuak zabaltzeko moduak berdintasunezko kultura eta kultura parekidea bultzatu dezake zenbait kasutan, edo beste zenbaitetan, kultura hegemoniko eta heteropatriarkala sostengatu.

Indarkeria matxistarekin lotutako berriek desberdintasun-egoera salatu beharko lukete, emakumeen aurkako indarkeria guztiz arbuiatu, eta horrelako indarkeria desagerrarazteko konpromiso etiko eta soziala izan.

Hala ere, erasotzailearen erantzukizuna lausotu edo ezkutatzen duten titularrak edo biktima bera erruduntzat jotzen laguntzen dutenak agertzen dira oraindik ere. Sareetan eta whatsapp bidez mezu matxistak, agresioen bideoak, … partekatzen dira.

Horrelako indarkeria desagerraraztearekin konprometitutako informazioak lagundu egin beharko luke kritika kolektiboa eta soziala bultzatzen eta berdintasunaren aldeko iritziak sortzen.

Jardunaldi hauetan gai horiek eztabaidatu eta aztertuko ditugu.

EGITARAUA

09:15: Aurkezpena

9:30-10:30: “Bortxaketaren kultura deszifratzen” (euskaraz)

Samara Velte Morán. Kazetaria, feminista, idazlea, ikerlaria Euskal Herriko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eta “Nik sinisten dizut” liburuaren idazlea.

10:30 – 11:30: “Ziberrindarkeria matxistak 3.0” (euskaraz)

Estíbaliz Linares Bahillo. Gizarte Lanean graduatua eta Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterra egina. “Giza eskubideak: erronka etikoak, politikoak eta sozialak” Deustuko Unibertsitateko programan doktorea. “Tercera brecha de género en la adolescencia” azterlanaren egilea. 

11:30 -12:00:  Atsedena-kafea

12:00-13:00:  Premiazkoa da indarkeria matxistaren aurka borroka egitea (gaztelaniaz)

 José Maria Fernández Calleja. Informazio Zientzietan doktorea eta Historian Lizenziatua,  Kazetaritza irakaslea, ikerlaria eta idazlea. Bere ibilbide profesionala oso da zabala. “Como informar sobre la violencia machista” liburuaren egilea.

13:00: Clownklusioak, Oihulari Klown antzerki taldearen eskutik

Virginia Imaz Quijera. Pailazo profesionala, Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea eta Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Saria. 

ITZULPEN ZERBITZUA EGONGO DA

 

 

Aldez aurreko izen-ematea (plaza kopuru mugatua):

E-mailez: berdintasuna@zarautz.eus

On line:www.berdintasunazarautz.wordpress.com

943 005 117Captura de pantalla 2015-10-08 a la(s) 08.51.19_content

Lekua:  Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6 – ZARAUTZ)

https://goo.gl/maps/5VGQhTFqBLn

Transporte publikoan etortzen bazara, herriko autobusa har dezakezu (3. linea)

ORDUTEGIA