Indarkeria matxista

LAGUNTZA ESKATU!

Tratu txarren biktima bazara edo sexu-erasoren baten biktima bazara, ez izan zalantzarik eta laguntza eskatu lehenbailehen!

Lagunduko dizuten zerbitzuak eta profesionalak dituzu horretarako eskura;  horien guztien berri duzu gida honetan (irudia klikatu):

Izengabea

Larrialdi batean bazaude, zer egin dezakezu?
SOS Deiak telefonora deitu eta eskatu asistentzia eta akonpainamendua: Tel: 112

Edo hauetako zerbitzu batera joan edo deitu:

1. Udaleko Parekidetasun departamentua: 943 00 51 17 edo Gizarte Zerbitzuak: 943 00 51 11
Astelehenetik ostiralera: 8:30 – 14:30

2. Poliziari deitu edo bertara joan:
Ertzaintza: 943 53 89 00
Udaltzaingoa: 943 00 51 15

3. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdietako Zerbitzua:
Eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan. Tel: 943 22 44 11

 

 

GAZTEENTZAKO GIDA: “ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIAK”

Ligatzea elkarrekin jolastea, partekatzea eta ondo pasatzea da.  GORA LIGOTEO SANOA!

Zure burua babesteko ideiak eta aholkuak.

Gida deskargatu (irudian klikatu)

Izengabea