Jendaurrean hitz egitea

 

JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK

izengabea
Bideratzailea:
Edurne Mendizabal Tolosa. 140510harremonak-crop-crop

Berdintasun eragilea eta sexologoa, eta komunikazioan aditua

Arremanitz kooperatibako kidea: http://www.arremanitz.eus

Hizkuntza: Euskaraz

Egutegia: Astelehenetan, 2017ko urtarrilaren 16tik martxoaren 20ra

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Etxezabala- beheko solairua (Kale Nagusia 29)

Matrikula: 15€

 

 

Jendaurrean hitz egiten dugunean ditugun bizipenak ezagutzea eta generoak horretan duen eragina aztertzea izango da ikastaroaren abiapuntua. Jendaurrean norberaren indarguneak atzeman eta elikatzeaz gain, zailtasunak gainditzeko baliabideak elkarrekin trukatuko ditugu, prozesu pertsonal eta kolektiboan aurrerapausoak ematearen plazerra izanik bidelagun.

Jendaurrean hitz egitea oso garrantzitsua da egun gure bizitzako esparru ezberdinetan: lan mundua, parte-hartze politikoa, garatze pertsonala e.a. Ikastaro honetan jendaurrean aritzen lagunduko diguten hainbat teknika ezagutuko ditugu.

Gainera, jendaurrean hitz egitea, noski, esparru publikoan gertatzen da. Historikoki esparru publikoa gizonezkoena izan da, historikoki gizonezkoak esparru publikoan garatu izan dira eta emakumeak, berriz, esparru pribatuan. Banaketa horrek emakumeontzat zailtasun berezi batzuk suposatzen ditu jendaurrean hitz egiterakoan. Zailtasun horiek aztertu eta landuko ditugu, gainditzeko.

ext_0201671621137565

Helburuak:

• Entzulego mota ezberdinen aurrean hitz egiteko teknikak bereganatzea
• Jendaurreko egoeratan gure buruarekin ziurtasuna lortzea.
Metodologia:

Guztiz parte-hartzailea izango da.

Taldeko edo bakarkako lanak tartekatuko ditugu; eztabaidak, azalpenak… Jendaurrean hitz egiteko simulakroak egingo dira…