Klown-a

Klown-a eta ahalduntzea

izengabea

 

Bideratzailea:
Nerea Ariznabarreta10251981_684194684952688_6594797122094051689_n-crop
Zurrumurru Antzerki Taldeko sortzaile eta kide
(www.zurrumurru.org)
“En La Lona” antzerki konpainiarentzat ere egiten du lan

Hizkuntza: Euskaraz

Egutegia:

Ostegunetan, 2017ko urtarrilaren 19tik maiatzaren 11ra

Ordutegia: 18:30-20:30

Lekua: Etxezabala-beheko solairua-Kale Nagusia 29

Matrikula: 15€

 

Klown-a ikastea norbere buruaren inguruan ikastean datza. Gure barruan begiratu eta bertan dagoena plazerraren bidez kanporatzean datza. Ikastaroan, gure sentimenduak ezagutzen ikasiko dugu, barrearen bidez non eta nola gauden onartzeko.

 

Gure barruan dagoena erakusteko, lehendabizi ikusi eta desestali egin behar dugu. Gardena, sentikorra eta inozoa izatea ezinbestekoa da, emozioak askatasunez mugitzeko eta eraldatzeko eta publikoarekin zuzenean konpartitzeko.
Non azaltzen da gure klown-a? Desesperazio momentu handietan azaltzen da, ez dakigunean oso ondo zer egin behar den, nahasten garenean edota porrot egiten dugunean. Baita porrot egin ondoren, ilusio handiz berriz ere saiatzen garenean, edota harritzen garenean. Irudimenaren mundu zorotik abiatuta berotasun handiz hitz egiten dugunean…

Bestalde, gizarte honetan ezkutatzea hobe diren joerak edo izateko erak askatzeko espazioa izango da. Gardentasun horrek batzuetan beldur pixka bat ematen du, baina klown-aren bitartez gu geu izatean, besteengana zuzenago eta gertuago iristen garela ikusiko dugu.

1

Metodologia:

Tailer honetan jolasen bidez klown-aren bidea aurkitzen joango gara. Jolasetan ilusioa, bizitasuna, inprobisazioa, irudimena… berreskuratuko ditugu.

Helburuak:

-Gure klown-a aurkitzea (izaki barregarri hori) eta besteengan barrea egitea
-Askatasuna, ongi pasatzea eta plazerra sentitzea eszenan
-Klown-aren teknika desberdinak ezagutzea: bakarka, binaka …
-Klown-aren burmuinak nola funtzionatzen duen ezagutzea: hiztegia…
-Komunikatzeko gorputzaren mugimendua erabiltzea.