Zarauzko Udala

Konfiantza indartzeko bidea

Geure buruan konfiantzarik ez badugu, besteen begiradaren arabera mugituko gara.

Aldiz, gure gaitasunak, ahalmenak eta nahiak ezagutzen baditugu, geure burua onartzen badugu eta garapenerako bideak jartzen baditugu, barne konfiantzaren sustraiak sendotuko ditugu.

Ikastaroaren helburua da barne konfiantza indartzeko bideak ikastea, norbere burua ezagutu eta onartzeko kontzientzia landuz.

Alegia, kanpoko begiradetan oinarritutako konfiantza hauskorra gainditzea, ardatza geure baitan jartzea, guregan konfiantzarako dauden oinarriak sendotzea, eta alde emozionala zein hizkuntzakoa elkarrekin lotzea.

1520480701-sin-ttulo-crop

 

Hezitzailea: Arantxa Erasun Urtzelaieta

Egutegia: astearteak, otsailaren 12tik martxoaren 26ra

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Hizkuntza: euskaraz

Lekua: DYAren lokalean (Iturribide 12-14)

Matrikula: 15 €

Izengabea

%d bloggers like this: