Maiatzak 17-LGTB Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta egun hori aukeratu zen, hain zuzen 1990eko maiatzaren 17an erabaki zuelako Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak (OME) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ateratzea.

Egun horren helburu nagusia da edonolako ekintzak koordinatzea homosexualek, lesbianek, bisexualek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa salatzeko eta haien eskubideek mundu osoan aurrera egiteko.

Gizarteak ez ditu inoiz onartu homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak; are gehiago, diskriminatu egin ditu. Gure inguruan azken hamarkadetan aurrerapauso handia eman bada ere (esaterako, egoera agerian jartzen, onarpen mailan eta lege-berdintasunean), bide luzea dago benetako berdintasuna lortzeko: gaur egun, zoritxarrez, oraindik ere, bazterkeria, jazarpena eta diskriminazioa jasaten dira.

70eko hamarkadatik LGTB mugimenduak ostadar bandera hartu zuen bere burua identifikatzeko.

Antolatu ditugun ekitaldiak:

Maiatzak 13 MODELO ARETOAN 22:00etan

“BARRO ROJO” ikuskizuna: Homosexual baten bizitza Franco garaian

Sarrera:5€

kartela barro rojo

-Maitzak 17an, egun osoan zehar

naizena naizela onartua

Herriko ikasleek honako bandera ipiniko dute beraien ikastetxean

(La Salle, Orokieta, Ikastola, Aiala, Lizardi, Antoniano,

Oteiza eta Monte Albertia)

Ikastetxeetan, astean zehar, aniztasuna, errespetua eta tratu onak landuko dituzte LHko eta DBHko ikasleek eta irakasleek.