Logotipo lehiaketa

Zarauzko Udalak Sexu aholkularitza zerbitzua identifikatu eta ezagutzera emango duen logotipoaren lehiaketa antolatu du.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an bukatu du eta 45 logotipo aurkeztu dituzte.

Epaimahaia maiatzaren 25ean, goizeko 9:30ean, elkartu da irabazlea aukeratzeko. Honakoak izan dira epaimahaikideak:

Epaimahaiburua: Gloria Vazquez Herranz, Parekidetasun departamentuko zinegotzi arduraduna

Kideak:

Aitziber Estomba Minchero – Sexu aholkularitzako guneko sexologoa
Mar Arregi Alvero – Arte zuzendaria
Carmen Agirretxe Aizpitarte – Artezaleak erakundearen koordinatzailea
Ana Sarasola Mujika –Berdintasun kontseiluko partaidea
Ane Eizmendi Alberdi – Berdintasun kontseiluko partaidea
Miren Elejondo Agirregomezkorta – Berdintasun kontseiluko partaidea

Idazkaria: Edurne Urbieta Zúñiga – Parekidetasun departamentuko arduraduna

Ondorengo hauek dira aurkeztutako logotipoak:

Izengabea

Logotipo guztiak ikusi eta aztertu ondoren, epaimahaiak ondorengoa

ERABAKI DU:

Logotipo Lehiaketaren irabazlea 17. zenbakia eta “GUNE” leloa duen kartela izatea.

Halaber, logotipo irabazlearen egilea identifikatu dute eta Arantxa Escartín Azanza dela egiaztatu dute.  Logo irabazlea:

17. Gunea logoa

____________________

Zarauzko Udalak Sexu aholkularitza zerbitzua identifikatu eta ezagutzera emango duen logotipoaren lehiaketa antolatu du.

Gunearen deskribapena: Sexualitatearen inguruko kezkak, zalantzak, informazioa eskaintzeko gune bat da. Bertan gai honekin lotutako guztiari erantzuna emango da. Baina sexua pertsonaren dimentsio dela kontutan izanik, sexualitatea norberari egozten zaion guztia da. Beraz, Sexu Aholkularitza gune hau sexualitatearen kontzeptu zabal honi erantzuteko ardura du.

Lanak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 2tik 13ra

Izena: “Sexu aholkularitza”

Hemen ikus ditzakezu oinarri guztiak: Oinarriak euskaraz

Sexu aholkularitza guneari buruzko informazio gehiago Blog honetan bertan kontsulta dezakezu “Sexu aholkularitza” orrialdean

LOGOTIPO LEHIAKETA