Zarauzko Udala

Menopausia eta autoezagutza

Menopausia hitz madarikatua bada ere pentsamendu patriarkalean, guretzat aukera berri bat da, gure bizitza eta asmoak berraztertzeko. Gure gorputza ederra da, nahiz eta aldizkari eta iragarkietako ispiluek kontrakoa erakutsi.

 

Aldaketa eta garapen pertsonalerako momentua ere izan daiteke. Une egoki bat gure burua ahalduntzeko, hauskortasunetik sortzen diren indarrak bilduz. Gorputza berez den bezala maitatzen badugu eta jasaten ditugun genero-mandatuak deseraikitzen baditugu, aurreiritzietatik libratuko gara.

 

Tailer honetan, menopausiak dakartzan aukerak landu nahi ditugu. Geure burua gehiago ezagutu eta hobeto zaintzen ikasiko dugu, gure ispiluak egunero gurekin txoratzeko, bizitza gozatzeko eta dastatzeko aukerak baliatuz.

 

images

 

Hezitzailea: Clara Wolfram Perez

Egutegia: Ostegunetan, otsailaren 7tik martxoaren 21ra

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Hizkuntza:  euskaraz

Lekua: DYAren lokala (Iturribide 12-14)

Matrikula: 15 €

Izengabea

%d bloggers like this: