Zarauzko Udala

Emakume migratzaileak

EMAKUME MIGRATZAILEA – EMAKUMEA BI MUNDUREN ARTEAN

Emakume migratuak bi munduren artean bizi dira. Atzean utzi dituzte beren familiak, lagunak eta inguru guztia, bidaia bat egiteko eta leku berri batera iritsi eta bertara egokitu behar izateko. Baina egokitzapen-prozesu horretan gatazkak eta zailtasun handiak daude.

Ikastaro honekin, Zarautzen bizi duten errealitate berri horretara egokitzen lagundu nahi diegu emakume migratu horiei. Haien ongizatea bultzatuko dugu, eta laguntza-sareak sortuko ditugu bertako emakumeekin batera.

 

Edukiak:

1- Migrazio-prozesua eta familiaren sisteman sortutako inpaktua.

2- Errealitate sozial berri batera egokitzea: harrerako gizartearen kodeak ezagutu, ulertu eta ikasi.

3- Laguntzako baliabide eta programak: lan-eskubideak, genero-indarkeria, paperak, familia berriz elkartzea, etab.

 

1

 

Hezitzailea: Vega Ayllón Usanos

Egutegia: Astelehenetan, azaroaren 5etik abenduaren 10era

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza:  gaztelaniaz

Lekua: DYAren lokala (Iturribide 12-14)

Matrikula: 10 €

2

%d bloggers like this: