Zarauzko Udala

Lotura afektiboak

BERDINTASUNEZKO ETA TRATU ONEKO LOTURA AFEKTIBOAK

 

Ikastaro honetan, tratu oneko harremanak landu, eta berdintasunezko lotura afektiboak nola sortu ikusiko dugu. Geure buruarekiko eta besteekiko tratu onaren gaia aztertuko dugu, horrek dakarren guztiarekin: norbere buruarekiko konfiantza, autozaintza, mugak jartzea, enpatia, errespetua, onarpena, entzutea… Ongi sentitzeko, ikasteko, elkar errespetatzeko eta aberasteko jarraibideak emango ditugu.

Kontua da espazio bat sortzea, dauzkagun, sortzen ditugun eta transmititzen ditugun harreman motei buruz gogoeta egiteko eta ikusteko horrek guztiak zer ondorio ekartzen dituen eta nola egin ditzakegun aldaketa positiboak.

Elkarri tratatzeko moduak gure garapenean, gure bizitzan (osasunean, autoestimuan, hazkunde pertsonalerako aukeran…) nola eragiten duen ulertu nahi dugu, eta berdintasunean eta tratu onean oinarritutako harreman mota bat ezagutu.

1

Hezitzailea: Pepa Bojó Ballester

2

Egutegia: Asteazkenetan, urriaren 3tik abenduaren 19ra

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza:  castellano

Matrikula: 20 €

Lekua: DYAren lokala (Iturribide 12-14)

 

%d bloggers like this: