Zalantzak
SEXU AHOLKULARITZARA JOAN AURRETIK:
– Bakarrik kontsulta dezaket ?
Bai, baita bikotean ere. Norberaren gaiaren arabera, egokiago izango da bikotean ala bakarka etortzea.
– “Arazo” bat edo kezka bat izatea derrigorrezkoa da kontsultatu ahal izateko?
Ez, ez eta ez. Jakinminez, gogoz ere hurbildu daiteke bertara. Sexualitate gaien inguruko solasaldiak aberasgarriak ere izan ditzakezu.
– Zerbitzua konfidentziala al da?
Guztiz, bestela gure lanak ez luke inolako zentzurik izango.
– Lotsa ematen dit, zer pentsatuko du nitaz?…
Sexologoei ez dagokigu inolako epaiketarik egitea. Hauek pertsonen bizipenak kaltetu besterik ez dutenez, gure ardura pertsonak entzutea, aholkatzea, heztea eta laguntzea da.
– Zerbait eskatuko dit egiteko?
Soilik ebaluaketa inkesta bat bete beharko duzu bukaeran.
– Behin baino gehiagotan galde dezaket?
Bai nahi duzun guztietan. Gure bizitza eta bizipenak aldatzen doazen heinean zalantza eta gai ezberdinak sortzen joango dira, eta horietan guztietan laguntzeko gaude.
Atxikitzeko zure izen-abizenak jarri