Zure gorputzak

 

ZUK (oraindik) EZ DAKIZUN ZER DAKI ZURE GORPUTZAK?

 

izengabea1

 

Bideratzailea:
Patricia Verdés Giménez. Patricia foto.jpg
Psikologoa eta sexologian aditua.
Berdintasuneko agentea

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Egutegia:
Ostiraletan, 2017ko otsailaren 17tik apirilaren 7ra

Ordutegia: 10:00-13:00

Lekua:
Etxezabala-beheko solairua (Kale Nagusia 29)

Matrikula: 20€

 
Gure gorputza gara, eta gure gorputza emakume gorputza da. Gure gorputzean zehar ibiltzen da gure esperientzia, gure gorputzean idatzita geratzen da bizi, pentsatu eta sentitzen dugun guztia.
Gure osasuna honakoek baldintzatzen dute, besteak beste: emakumezkoaren gorputzean bizi izateari esanahi libre bat emateko aukera egoteak, gure itxura, pisu eta tamainaren berezitasunari diogun estimazioak, gorputzak guri hitz egiteko erabiltzen dituen zeinu eta sintomak entzuteko eta horiei kasu egiteko gaitasunak

 

Hausnarketarako eta praktikarako espazio honetan, geure gorputzerako neurriko osasun-praktikak sortzeko asmoz, galderak planteatuko ditugu, eta esperimentatu eta ikertu egingo dugu. Horretarako, emakumezkoen osasunaren elementu desberdinei buruzko galderak egingo dizkiogu geure buruari, gidatutako esperientzien bidez arakatzen ibiliko gara, eta dakiguna (eta ez dakiguna) besteekin konpartituko dugu.

20150911_talleres-empoderamiento-oct-dic-2015-1
Metodologia:

Geure buruari horrelako gaiei buruzko galderak egiteko, dinamika parte-hartzaileak sortuko ditugu denon artean.

Saioetan lana eta hausnarketa egiteko lanak jarriko dira, esate baterako, galdera bat jarriko da lehen pertsonan erantzuteko, eta bestelako lanak (testuak, audiobisualak).

 

Helburuak:

• Emakume-gorputz baten barruan izatearen esperientzia baloratzea.

• Norberak bere buruarentzat ona dela dakien hori baloratzea, eta baita hori guztia mobilizatzeko beharrezkoak diren baliabideak ere.

• Sistema patriarkaletik emakumeen osasunaren kalterako datozen mezuak zein diren bereizten jakitea.